33 (0)5 59 41 28 97
jakintza@orange.fr

Nor gara ?

Savoir et Faire savoir

Jakintza elkartea

Jakintza elkarte kultural eta historiazkoa da, azken hogei urte baino gehiagotan, Euskal Herriko historiaz ikerketak egiten dituena eta haren ondarearen zaintzean parte hartzen duena. Boluntarioek animaturik, ez du diru laguntzarik hartzen. Ziburun oinarritua, 500 kide baino gehiago ditu. Maurice Ravel-en sortetxean kokatua, gure egoitzak hartzen zaituzte larunbatero 10ak etatik 12ak arte. Abuztuan irekitzen dugu ere igandetan 10ak etatik 12ak arte.

Elkartearen helburua

Jakin eta jakin arazi.

Nola ?

  • Jakin : Ikertuz, dokumentuak bilatuz,analisiak eginez.
  • Jakin arazi : konferentziak eta ibilaldi kulturalak antolatuz, aldizkariak argitaratuz

 

Ikerketa lanak artxiboetan

departamendukoak, naziokoak, St Pierre et Miquelon-ekoak…
  • Espainiako gerla eta bigarren munduko gerla Euskal Herrian
  • Bakalauaren arrantza Euskal Herritik St Pierre et Miquelon-era
  • Beltzen trafikoa
  • Genealogia  (Donibane Lohitzuneko erregistro zibileko aktak  —  1937-ko errefusiatu espainolen fitxak ( Mozkuko artxiboetatik)

 

Euskal Herriaz ari diren, dokumentuak, argazkiak, filmak, grabaketak… baldin badituzue eta beldur bazarete egun batez ahantziak edo galduak izanen direla, kontaktuan jarri gurekin : kopia numeriko bat egin dezakegu laster, denen esku izanen den datu basean sartzeko ; jatorrizkoa itzulia izanen zaizue berehala kalterik gabe.

Milesker elkartearekin harremanetan jartzea internet-en bitartez : jakintza@orange.fr

 

Bideoak

Biltzen ditugu dokumentu guziak izan diten analogikoak edo numerikoak, amaturrak edo profesionalak, 1960 urtea aitzineko Euskal Herriari buruz ari direnak

Adibide zenbait :

  • Euskal Herriko herrien bizi kulturala aipatzen duten filmak (1922 urtetik haste)
  • Pilotak eta txisterak egiteko manerak (1940)
  • Ramuntxo, 1924-eko filma.
  • Etabar…
Liburuak

Adibide zenbait gure liburutegitik hartuak :

  • Luis XIV-en ezkontza lekukoen arabera
  • Zenbait liburu euskaraz, agortuak eta berriz argitaratuak.